1997. urtean sortu zen Zaldibian Euskal presoak Euskal Herrira herri ekimena. Izenak dioen moduan, talde honen helburua euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzearen alde lan egitea da. Asko izan dira urte hauetan egindako ekimenak: kontzentrazioak, eskutitz idazketak, kalejirak... Herriko elkarte askok atxikimendu modura sustengaturiko taldea da Herri Ekimena. Horren erakusgarri da Presoen Aldeko Martxa Nazionalean lortutako babes eta atxikimendu kopuru handia.