Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

Damixelak 

Sortu aurreko urteetan Nazioarteko Emakume langilearen egunean afaria antolatzeko ohitura bazegoen ere, 1995. urtean ekin zion Damixelak emakume taldeak talde bezala lan egin eta egun esanguratsu horretako antolatzaile izateari. Zortzi urte hauetan, otorduaz aparte, antzerkiak, bertsolariak, musikariak, kantariak eta hizlariak gonbidatu ohi izan dituzte Martxoaren 8ari halako ukitu bat emateko.

Talde honen helbururik behinena emakumeen eskubideak bizitzako esparru guztietan bermatzearen alde lan egitea. Duintasun horren jabe izateko egunerokotasunak jartzen du iparra. Hori dela eta, sozio-ekonomia eta sexualitate gaiak landu dituzte, batik bat, urte hauetan: Datuak bildu, informazioa jaso, inkestak egin... Horrez gain, Euskal Herri mailako ekimenetan koordinazioa mantendu du Damixelak taldeak.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J