Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

Zaldibiako Gazte taldea (ZGT) 

Egungo talde honen sorrera 1996.urtean kokatu daiteke, gazteen nahiak, ideiak, kezkak, etab. aurrera ateratzeko asmoz. Lehenagotik baziren hainbat ekimen gazte arloan, eta horren adibidea da 90. hamakadaren lehenengo urteetan sortu zen Gazte Asanblada deritzan taldea.

Gazte talde honek nahi du gazteen artean komunikazioa egotea eta denen artean hainbat gai jorratu, eztabaidatu, eta herrian giroa landu, gazteak eta ez hain gazteak ere, herria bizitzeko.

Astialdi garaian elkartzen dira batez ere, aste buruetan, eta guztion artean aztertzen dituzte urtean zehar aurrera atera daitezkeen ekitaldiak. Hauetako batzuk herrian burutzen diren festetan txertatuko dira, herriko festak, Alamartxo Gaua, baina besteak berriz, gazte taldeak landuko ditu, kontzertuak, disko txiki festa, San Silbestre lasterketa eta zer esanik ez uztailan antolatzen diren Gazte Festak.

Azkeneko urteetan uztailean burutzen diren Gazte Festak, Arkakuxo festa, arrakastatsuak izan dira, eta dibertsiorako jarduerak antolatzeaz gain ere erreflexiorako uneak ere antolatzen dira, solasaldiak, hitzaldiak.... 2002.urtean Gazte taldea identifikatuko lukeen logoaren lehiaketa burutu zen eta garailea atera zena da, gaur egun eta hemen ikus daitekeena.

Etorkizunari begira asmo ugari daude, baina baita beharrak ere, eta horietako bat lokal egokia bat, denak elkartzeko eta denen artean sortzen diren ekimen guztiak aurrera eramateko.


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J