Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zaldibia

?

Zaldibia Aralar Pottoka elkartea 

Euskal Herriak ondare historiko eta kultural asko ditu. Hauetariko batzuk arazo ezberdinengatik arrisku larrian daude. Hori dela eta, FAO erakundeak Pottoka euskal zaldi arraza desagertzeko arriskuan zegoen animalia mota bezala izendatu zuen 1996ean.

Gure ondare historiko den animali hau horren egoera larrian ikusirik, zaldibitar batzuk elkartu eta ZAPE (Zaldibia Aralar Pottoka elkartea) sortu genuen. Euskal zaldi arraza hau berreskuratzeko egiten ari garen ahaleginen inguruan berau ezagutarazi eta sustatzeko egitasmo baten beharra sumatzen dugu.

Horregatik, egokia iruditu zaigu Pottoken erreserba naturala deritzon ingurune bat sortzea, Artxabalen. Bertan Pottokak ezagutu nahi lituzkeen edonork aukera ezin hobea edukiko luke. Egitasmo honekin bi helburu beteko genituzke: Pottokentzako ingurune bat sortu eta Pottokak jendeari gerturatu, ezagutzera emanez.

Harremanetarako telefonoa: 943161828.

Harremanetarako:

Santa Fe, 10
ZALDIBIA
Gipuzkoa
20247

Telefonoa: 605743796
e-maila: zape@pottoka.org
Web orria: www.pottoka.org


| Santa Fe Kalea , 18 - (20247). Telefonoa: 943 880357, Faxa: 943 885043 | © Zaldibiako Udala. IFK P2008400J