Zaldibiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saila udalerriko herritarren eta taldeen zerbitzura dagoen zerbitzu publiko irekia da, eta helburu hauek betetzeko egiten du lan: bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizate biologikoa, psikologikoa eta soziala sustatzeko.
Horretarako, jarduera hauek gauzatu nahi ditu:
Horiek lortzearren, zenbait estrategia garatzen dira, informazio-, orientazio- eta bitartekaritza-arlokoak; nork bere gaitasuna lortzeko euskarriak eskaintzen dira; Hori guztia koherentziaz txertatzen da ardura publikoa duen udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailean.
Adi berean, beste erakunde publikoetako zerbitzu-sistema batzuekin elkarlanean, zerbitzuak herritarrengandik hurbil jarrita eta nola ez, oso garbi edukita banakoek eta taldeek eskubidea dutela duintasunerako eta intimitaterako, arreta pertsonalizatua jasotzeko, desberdina izateko, nork bere erara antolatzeko norbere bizia, berdintasunerako, gizarte integraziorako, partaidetzarako eta garapen oso eta askerako.