Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 23/06/2008
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Zaldibia

?

Grupro musical 

Lagunak Musika Taldea

1960. hamarkadan Zaldibiako lau neska hainbat herritan aritu ziren herriz herri kantatzen. Mari Paz Iruin, Maria Dolores Iruin, Pakita Mendizábal eta Maria Axun Mendizabal zaldibitarrak dira animatu zirenak, hainbat kantalditan parte hartu zuten. Garai hartan Ez Dok Amairu taldea sortu zen eta Zaldibiako Lagunak taldeko kideak ere harremanetan egon ziren beraiekin, baina azkenean ez zuten aurrera jarraitu.
Parte hartu zuten kantaldi horietako bat Seguran izan zen eta Alemaniatik ekarritako grabadore handi batean kantaldia grabatu zuten. Grabazio hori CD batera pasa da eta grabazioaren kalitatea hobetzeko lanak egin dira, baina grabazio zaharra denez, soinu kalitatea ezin da egungo grabaziokoekin alderatu.

Grabazio honetan, herriko talde honek eskainitako kantak entzuteaz gain, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta Juantxo Mingo abeslariek eskainitako kantak ere entzun daitezke. Kantaldiaren urtea zein den ez dakigu, baina 1964. inguruan izan zela uste dugu.

Talde honek Zaldibia herriari buruz kanta bat egin zuten eta hori ere grabazioan entzuten da. herritxo bat da kantaren izenburua:

Herritxo bat

Herritxo txiki bat
txindoki babesean
hantxe bizi gera
poz-pozik gure artean
lara, lara, la....

Nahiz txikia izan
gure txoko maitea
ez nuke salduko
urre guztin trukean
lara, lara, la...

Amorrain ugari
baditu ur garbian
baita txori pranko
goiko kanpantorrean
lara, lara, la...

Hain mendi politak
ditu aldamenean
nahi badezu ikusi
guazen nahi dezunean
lara, lara, la...

Eta nahi badezu
mondeju txuriak jan

CDan azaltzen diren abestiak hauek dira:

1. Lagunak taldea (Zaldibia)
Triste Bizi naiz eta
2. Lagunak taldea (Zaldibia)
Dominike
3. Lagunak taldea (Zaldibia)
Behin ere ez, behin ere ez
4. Lagunak taldea (Zaldibia)
Herritxo txiki bat
5. Xabier Lete
Aitak alabari jarritako bertsoak
6. Arantza Esnaola soinujolea ( Beasain)
Soinu jotzailearen ametsak
7. Arantza Esnaola soinujolea ( Beasain)
Perlas de cristal
8. Arantza Esnaola soinujolea ( Beasain)
Andre Maddalen
9. Lurdes Iriondo
Gaztedi berrizalea
10. Lurdes Iriondo
Agurra
11. Lurdes Iriondo
Askatasuna zertarako
12. Xabier Lete eta Lurdes Iriondo
Nere betiko pentsamendua
13. Xabier Lete eta Lurdes Iriondo
Anttoni
14. Juantxo Mingo (Ordizia)
Lili bat ikusi dut
15. Juantxo Mingo (Ordizia)
Haurtxo txikia


| C/ Santa Fe , 18 - (20247). Teléfono: 943 880357, Fax: 943 885043 | © Ayuntamiento de Zaldibia. CIF P2008400J