Herriko Santa Fe elizaren inguruan kristau arloa lantzen duen taldea da. Talde hau aspalditik ari da lanean herrian eta bertan arlo ezberdinak lantzen dituzte.
- Pastoral arloan: kristauen bizitza sendotu nahian, urtean zehar hainbat tertulia, hitzaldiak, topaketak, e.a. , antolatzen dira.
- Herriko gaixoekin lana egiteko taldea: talde honetako kideek herriko gaixoei eta ezinduei bisitak egiten dizkie urtean zehar, eguberritan ezinduei opariak banatzen dizkie eta eskatzen duenari, etxean, jauna ematen zaio.
- Caritas taldea: herrian eta eskualdean dauden beharrei erantzuteko hainbat lan egiten dute: dirua, erropa bildu, banatu eta urtean zehar sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzen aritzen dira.
- Liturgi taldea: elizkizunetan fededunen parte hartzea antolatzen dute: elizkizunetan lagundu, irakurri, e.a.
- Urrezko korua: emakume eta gizonezko herritar batzuk zenbait elizkizunetan parte hartzen dute.
- Eliza garbitzaileen taldea: herritar batzuen artean eliza garbitzen, txukuntzen aritzen dira urtean zehar.
- Haurrei katekesia ematen zaie.