Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 16/02/2010
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Zaldibia

?

Goiztiri Txaranga 

Urteen joan etorrian aldaketak, gorabeherak, denetarik ezagutu du, normala den bezala, Goiztiri Txarangak. Hala ere, egungo taldean bada urteetan iruankor jarraitzen duen txarangazaleren bat edo beste. Orain dela 25 urte inguru bildu ziren lehen aldiz musika zaletasunak bultzatuta koadrilatxo bat, talde edo txarangaren bat osatzeko asmoz. Zazpi lagun ziren.

Taldeko zuzendari Teresita Irastorza zen. Partiturak konpondu, taldea zuzendu eta antzeko lanak egiten zituen. Irakasle lanetan Ordiziako bandako zuzendari Bergararen semea aritu zen, eta urte batzuk pasa ahala autodidaktak izan dira Goiztiri Txarangako kideak.

Gaur egun, jende multzo handiago biltzen dira, hamasei bat lagun, eta insturmentu gehiago dituzte. Astero biltzen dira Kultur Etxean entsaioa egiteko eta gero norbera bere kasa ere aritzen da.

Zaldibitik kanpora ere makina bat aldiz ibili dira. Condom Armgnacera (Frantzia), Cambrilsera eta beste hainbat lekutara joan izan dira. Euskal Herriko makina bat txokotan ere entzun dira Goiztiri Txarangaren doinuak, baina aspaldian, taldea oso oso gaztea denez, salbuespenak salbuespen, ez dute edozein lekutara edozein moduzko ordutan joan. Hori ere iritsiko da belaunaldi berriarekin.


| C/ Santa Fe , 18 - (20247). Teléfono: 943 880357, Fax: 943 885043 | © Ayuntamiento de Zaldibia. CIF P2008400J