Denborak eskuetatik alde egiten duen garai hauetan, une batez atzera begira jarri nahi du Almitza Sega Elkarteak. Teknologia eta makinaria azkarrak sortu aurretik, mundu osoan eta halaber Euskal Herrian, lanabesak ezinbesteko egitea zuen. Honen haritik, gaur egun, herri kirolek honen islada zuzena eskeini digute.
Euskal Herrian gaurdaino oiartzun handia izan dute mota honetako ekitaldiek, nahiz eta egun, hauetariko zenbait galtzen ari diren.
Euskal Herriaren eta kultur ohiturenganako maitasunak jarduera hauek guztiak bizirik mantentzeko ahalegina egitera daramat Almitza Sega Elkarteko kideak.
Almitza Sega Elkarteak, bere lehen hastapenak 1996. urtean izan zituen, Alemaniako Baso Beltzeko Sega Txapelketaren inguruan, Enzklösterle herrian hain zuzen ere. Lehenengo hartueman haren ondorioz, Almitza Sega Elkarteari beste zenbait herrialdeetan parte hartzeko ateak zabaldu zitzaizkion, beraien kultur ohituretan gizalditan eguneroko ogia eskuratzeko erabilitako tresna honek bizirik baitzirauen.
Ordutik hona, Almitza Sega Elkartearen ibilbidea luzea izan da, hainbat txapelketa eta erakustalditan parte hartu eta antolatu duelarik. Elkartea ekitaldi hauetan parte hartzailea izateaz gain, hots, kirol iharduera baitu xedetzat, azpimagarria da, euskal kulturaren erakusgarri dela bai atzerrian, kultur izaera anitzen topagune paregabeak baitira Sega Txapelketa hauek, eta baita Euskal herrian.
Santa Fe,16
ZALDIBIA
Gipuzkoa
20247
Telefonoa: 615 743 411
Web orria: www.almitza.org/