Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 16/02/2010
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Zaldibia

?

Lardizabal Areto Futbola 

Areto Futbola

Aspaldidanik Areto Futboleko taldeak egon izan dira Zaldibian. Talde hauek adinez sailkaturik daude, eta infantil maila bitarte, Gipuzkoa mailako Eskola Kiroletan antolatzen den txapelketan parte hartzen dute.

1995.urtetik aurrera, Areto futboleko Federazioak antolatzen dituen Gipuzkoako txapelketetan Zaldibiako taldeek ere parte hartzen dute.

Federatu maila honetan lehiatzen hasi zen lehenengo taldea herriko neskekin osatutakoa izan zen. Geroztik hainbat mailatan neska eta mutil talde federatu gehiago sortu dira.

Areto futbol talde hauetan lanean zenbait herritar ibili dabil eta herriko frontoian aritzen dira entrenamenduak eta partiduak egiten.

Eskola kirolean parte hartzen duten haurrak ere maila ezberdinetan banaturik daude eta horiek ere ikasturtean zehar garai ezberdinetan aritzen dira jolasten. Talde hauen entrenamenduak gazte eta gurasoek egiten dituzte.

Ikusiko diren argazkiak denboraldi ezberdinetakoak dira. Ez daude jasoak aurtengo denboraldian dabiltzan haur eta gazteen argazkiak


| C/ Santa Fe , 18 - (20247). Teléfono: 943 880357, Fax: 943 885043 | © Ayuntamiento de Zaldibia. CIF P2008400J