Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 10/02/2010
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Zaldibia
    Ayuda

Economía 

Lehen ezaugarri gisa zera aipa daiteke, guztizko biztanleriarekiko biztanle aktiboen indizea eskualdean dagoena baino handiagoa dela Zaldibian. Sektoreak azterturik, eskualde-mailako adierazleen aldean, nekazaritza eta eraikuntza gorago dabiltza; industria eta zerbitzuak, berriz, batez bestekoaren azpitik daude.

Biztanleriaren zati batek nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egin izan du, baina eta azken boladan joera hori beheranzkoa izan da. Duenak azienda handia dauka, batez ere ardiarena, eta behiarena neurri txikiagoan. Artaldeak garrantzi handikoak dira Zaldibian, Aralarko larreen oinean kokatuta baitago.

Bigarren sektoreko enpresek ehunka lanpostu biltzen dituzte eta herritik kanpoko eskulana erakartzen dute. Zaldibiaren joera industriala eskualdeko komunikabideei eta trenbidearekiko hurbiltasunari esker sortu zen. Bertako kontsumora zuzendutako dozena bat denda txiki daude, baina, kontuan hartzekoa da eskualdeko hiriburuen hurbiltasuna: Ordiziara eta Beasainera joateko errepide ona dago, eta minutu gutxi batzuetan iristeko aukera dagoenez, erraztasun horrek Zaldibian bertan garrantzizko merkataritza sortzea galarazten du.

Goierri mailan azken urteetan gertatzen ari den prozesu edo joera bera gertatzen ari da Zaldibian. Bigarren sektorea goranzko joera nabarmena izaten ari da, lehen eta hirugarren sektorearen kalterako. Azken bi sektore hauetan lanpostu ugari galtzen ari dira. Zenbait ikerketek diotenez, behin behineko kontratuekin ari da lanean zaldibiar asko, eta emakumezkoek behin betiko kontratuak lortzeko ezintasun nabarmena dute.

600 zaldibiar inguru daude murgilduak lan merkatuan, eta sektoreka banatuta, modu honetan zatitzen dira: lehen sektorean %6,2-a, bigarren sektorean %31-a, eraikuntza lanetan %11,4-a eta hirugarrenean %51,4-a. Hona hemen Zaldibian dauden denda, taberna, jatetxe, tailer eta enpresen zerrenda.

Komertzioak:

Gurea mertzeria.
Pepitan denda. Pepita Irastorza. Ez du telefonorik dendan
Pili harategia. Pili Tolosa. 943 882868
Erauskin harategia. Iñaki Erauskin. 943 883087
Txaro. Txaro Tolosa. 943 160876
Garin. Nekane Sukia. 943 880733
Mila arraindegia. Mila Erauski 943889084
Erosle. Murua 943 880046
Garmendia elektrogailuak. Maritxu Sukia. 943881350
Beloki zapategia. Jose Beloki. 943 883418
Estanku denda. Mila Urretabizkaia. 943 882865
Botika. Aintzane. 943 884548
Maribi ileapaindegia. Maribi Garmendia 943 885749
Mari Tere ileapaindegia. Mari Tere Mendizabal. 943 887041

Tabernak, jatetxeak eta nekazalturismoak:

Txertakadi sagardotegia. 943161359
Lazkao etxe nekazalturismoa. Paco Azurmendi. 943 880044
Arrese jatetxea. Santi eta Zeles Arrese. 943 882496
Joxepane Herri Ostatua. 943 882047
Illati taberna. Pakita Irastorza. 943 883105
Nazabal erretegia. Nazabal. 943 887146
Zubi-ondo jatetxea. 943 882876
Zaharren Egoitza taberna.
Estanko taberna. Iñaxio Urretabizkaia. 943 882865
Arrese jatetxea. Santi eta Zeles Arrese. 943 882496

Lantegiak

Goenaga.
Laban fabrika. Menaje tresnak. 943 880663 // 943 880993G
Tuermeca. 943 881899
Aluminox.- 943 887608
Logos. 943 880398
Txindoki tailerrak. 943 161596
Imexbak. Industri hornidura. 943 162328
Cartonajes Zaldibia. 943 880428 // 943 884106
Bilore S.A. 943 809300
Biok Alkar kotxe konponketak. 943 880760
Manufacturas Ederra. 943 888714
Jazkilan.
Andere. 943 883512 // 943 3516
Gaztelu iturgintza. 943884057 // 943888029
Mendizabal iturgintza C.B. 609614552 // 659644221
Egutera etxeak. elbarrena auzoa
Mugertza eskabazioak. 610 775925
Lauhargi eraikuntzak. 973 882355
Iñabe s.l. 649 813670 // 639 402611
Biok igeltseritza . 943 889496 // 943 880044
Olaeta eraikuntzak. 943 887361
Urteaga igeltzeritza. 943 883837
Joxepi garbitasunak 607 140721
Antonio sukia ardo banatzailea. 656 761411
Txinparta elektrizitatea s.l. 943 160776
Tapia instalazio elektrikoak. 943 889594
Urtsubi arotz lanak. 943 582044
Taxi zerbitzua: Iñaki. 626958015


| C/ Santa Fe , 18 - (20247). Teléfono: 943 880357, Fax: 943 885043 | © Ayuntamiento de Zaldibia. CIF P2008400J