• Ekonomia

    Lehen ezaugarri gisa zera aipa daiteke, guztizko biztanleriarekiko biztanle aktiboen indizea eskualdean dagoena baino handiagoa dela Zaldibian. Sektoreak azterturik, eskualde-mailako adierazleen aldean, nekazaritza eta eraikuntza gorago dabiltza; industria eta zerbitzuak, berriz, batez bestekoaren azpitik daude.

    Biztanleriaren zati batek nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egin izan du, baina eta azken boladan joera hori beheranzkoa izan da. Duenak azienda handia dauka, batez ere ardiarena, eta behiarena neurri txikiagoan. Artaldeak garrantzi handikoak dira Zaldibian, Aralarko larreen oinean kokatuta baitago.

     

    Bigarren sektoreko enpresek ehunka lanpostu biltzen dituzte eta herritik kanpoko eskulana erakartzen dute. Zaldibiaren joera industriala eskualdeko komunikabideei eta trenbidearekiko hurbiltasunari esker sortu zen. Bertako kontsumora zuzendutako dozena bat denda txiki daude, baina, kontuan hartzekoa da eskualdeko hiriburuen hurbiltasuna: Ordiziara eta Beasainera joateko errepide ona dago, eta minutu gutxi batzuetan iristeko aukera dagoenez, erraztasun horrek Zaldibian bertan garrantzizko merkataritza sortzea galarazten du.

     

    Goierri mailan azken urteetan gertatzen ari den prozesu edo joera bera gertatzen ari da Zaldibian. Bigarren sektorea goranzko joera nabarmena izaten ari da, lehen eta hirugarren sektorearen kalterako. Azken bi sektore hauetan lanpostu ugari galtzen ari dira. Zenbait ikerketek diotenez, behin behineko kontratuekin ari da lanean zaldibiar asko, eta emakumezkoek behin betiko kontratuak lortzeko ezintasun nabarmena dute.

     

    600 zaldibiar inguru daude murgilduak lan merkatuan, eta sektoreka banatuta, modu honetan zatitzen dira: lehen sektorean %6,2-a, bigarren sektorean %31-a, eraikuntza lanetan %11,4-a eta hirugarrenean %51,4-a.

  • Ekonomia, Historia eta Artea

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
20
21
 
22
23
 
24
 
25
 
26
 
27
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /