• Zaldibiako Euskararen azterketa
    Liburuaren azala

    Bertako bizimodua, ohiturak eta pasadizoak jasotzen dituen azterketa plazaratu zuen Zaldibiako Udalak,  Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia zaldibitarrek egindako lana liburu batean jaso zen.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://zaldibianet.izt.coop/fitxategiak/erab_1/52.mp3

    Orain dela bost urte inguru (2003an) ekin genion lan honi eta presarik gabe baina etengabeko jardunean aritu gara orain arte. Lan atseginena, noski, etxez etxe, baserriz baserri, sukaldez sukalde ibiltzea izan da.

    Herriko helduenekin hutsaren hurrengoa zen gure harremana lan honetan hasi aurretik, baina batzuekin erlazio polita izatera iritsi gara.

    Bagenekien aiton-amona hauek zer kontatua izango zutela, baina harrituta utzi gaitu hauen etorriak, patxadak, aberastasunak. Gure filologo ikuspegitik askoz harutzago, gizon-emakume hauek hutsaren truke eman digutena ezin daiteke lan idatzi batean laburbildu, baina horretan saiatuko gara, hala ere.

    Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia

    Azterketa egiteko hainbat elkarrizketa grabatu ziren eta grabazio hauek liburuarekin batera banatu ziren, besteak beste ondorengo herritarren elkarrizketak aurkituko dituzue bertan:

    Pedro Aierbe, Martina Aranburu, Joxe Arrese, Rosa Atxaga, Joxe Azurmendi, Mertxe Beloki, Dominika Eskisabel, Miren Etxabe, Joxepa Etxeberria, Maria eta Segunda Garmendia, Julian Gurrutxaga, Joxe Ibarguren, Patxi Iraola, Anttoni Iztueta, Esteban Mendizabal, Jexus eta Maria Mendizabal, Pepita Mendizabal, Frantziska Mendizabal, Hilario Nazabal, Damian Olano, Justo Salaberria, Maria eta Kontsuelo Tolosa, Miel Antonio Sukia, Eleuteria Sukia eta Frantzisko Irastortza, Antonio Etxeberria eta Julian Gurrutxaga, Roxita Armendariz, Maria Irastortza eta Dominika Eskisabel.

    Oharra: Erantsirik dituzue Zaldibiako Euskara azterlen liburua eta Hilario Nazabalen grabazioa.

    • Zaldibiako Euskara
    • Audioa, helbide honetatik ekarria: 1 Pedro Aierbe.mp3

    • Audioa, helbide honetatik ekarria: 2 Martina Aranburu.mp3

    • Zaldibiako Euskara 1. zatia
      Zaldibiako Euskara 1. zatia
    • Zaldibiako Euskara 2. zatia
      Zaldibiako Euskara 2. zatia
    • Zaldibiako Euskara 3. zatia
      Zaldibiako Euskara 3. zatia

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /