• 2017, azaroak 16
    Ideia Lehiaketaren azken faseko Erakusketa

    Ostegunetik astelehenera, azaroaren 16tik 20ra, izango da Ideia Lehiaketako bigarren Erakusketa Publikoa Kultur Etxe Zaharreko beheko solairuan. Epaimahaiak erabakia hartu aurreko azken fasea da hau eta herritar guztiak gonbidatuta zaudete erakusketara bertaratu eta iritzia ematera.

    Nondik gatoz?


    Dakizuen bezala, “Zaldibia eraberritzen” partaidetza prozesuaren barnean 2017 urterako adostu genituen erronketako bat, plaza eraberritzeko IDEIA-LEHIAKETA egitea izan zen. Plazan udal eraikin berria eta aterpea behar ditugula ondorioztatu zen eta aukera ezberdinak mahai gainean izateko, arkitektoentzat lehiaketa antolatzea erabaki zen.


    Lehiaketaren lehen fasea irailean garatu zen eta erakusketa publikoa egin eta iritziak bildu ondoren, epaimahaiak hiru proposamen aukeratu zituen azken faserako eta azaroaren 6ra arteko epea eman zitzaien aurreproiektuak idazteko.


    Hurrengo urratsak


    Lehiaketaren azken fasea abiatu berri dugu. Epaimahaiak (hiru arkitektok, hiru udal ordezkarik eta hiru herritarrek osatua), lanak ireki eta lehiaketako baldintzak betetzen dituzten lanekin (hirutik bi) erakusketa publikoa antolatu du.


    Epaimahaiko hiru herritar ordezkariek, gainontzeko zaldibiarren iritzia epaimahaira eramateko ardura dute eta iritzi hori biltzeko antolatuko da bigarren aldiz erakusketa publikoa, bost egunez zabalik egongo dena. Erakusketaren ondoren, partaidetza prozesuaren jarraipena daraman talde eragilea bilduko da herritarren balorazioak zein diren aztertzeko eta iritzi hori eramango dute herritar ordezkariek epaimahaira.


    Lehiaketaren azken fase honetan bi aukera ditu epaimahaiak: lehiaketa hutsik uztea jasotako proposamenak egoki ikusten ez direlako, edo irabazlea aukeratzea. Irabazleari, Udaletxe berria gauzatzeko Proiektua idaztea adjudikatuko dio Udalak.

     

    ERAKUSKETA Kultur Etxe Zaharreko beheko solairuan izango da. NOIZ?


    Azaroak 16, osteguna: 16:00-20:00 bitarte
    Azaroak 17, ostirala: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarte
    Azaroak 18, larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitarte
    Azaroak 19, igandea: 11:00-14:00 bitarte
    Azaroak 20, astelehena: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarte

     

    OHAR GARRANTZITSUA: Azken fase honetan, Zaldibiako herritarrek soilik eman ahal izango dute iritzia. Beraz, hau bermatzeko, agiri edo txartelen bat erakutsi beharko da (Nortasun Agiria, osasun txartela, liburutegikoa…) iritzia emateko unean. Edozein zalantza duzula erakusketan bertan argituko dizugu.

     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
3
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
1617
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /