• 2017, martxoak 27
    Zaldibia Lagunkoia: Inkesta irekia
    Programan parte hartzen ari diren herritarrak

    Zaldibia Lagunkoia Programak gonbidapen bat luzatu die herritarrei: inkesta bat betetzeko 10 minutu hartzea. Inkesta erantzuteko sakatu hemen.

    Zaldibiak herria lagunkoiago egiteko helbururekin bereziki adineko pertsonen partaidetza prozesu bat jarria du martxan.

    Matia Institutu Gerontologikoak martxan jarritako programa da eta bere helburua herriak eta inguruneak hobetzeko asmoz, adineko pertsonen eta orokorrean herritarren parte-hartzea sustatzea da, zahartzen goazen heinean gure bizitza aurrera eramateko gai izan gaitezen.

    Zaldibi ekimenera atxikitu da, hurrengo helburuak betetzeko asmoz: adineko pertsonek Zaldibin ongizatea sortzeko duten ahalmenari probetxu ateratzea; herrian parte-hartzea bultzatzea; ekimen lagunkoien sare bat sortzea; eta herriko inguruneetan aldaketak txertatzea zaldibitarren  bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

    Hainbat saio egin dira adineko herritarrekin orain arte eta herria arlo ezberdinetatik aztertu dute, hobetzeko proposamenak bilduz: mugikortasuna, argiteria, zerbitzuak, parkeak...


    Orain ate bat ireki nahi zaie herritar guztiei, iritziak jasotzeko galdetegi batzuk zabalduz.  Interesa duen edonork bete dezake inkesta eta horretarako modu asko daude:


    Internetez ondorengo esteka hauetan: inkesta euskaraz eta inkesta elebitan


    Eskuz erantzun nahi bada, Udaletxean eta Kultur Etxean ere jaso daiteke inkesta, etxean edo bertan bete eta berriro bueltan entregatuz, apirilaren 7a baino lehen.


    Biltzen diren erantzun guztiak ongi etorriak izango dira. Parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
20
21
 
22
23
 
24
 
25
 
26
 
27
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /