• 2016, abenduak 15

    Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrek osatzen dute Goierri BirZirik plataforma. GHK-k Ferrovial enpresak kudeatzen duen Mutiloako Lurpe zabortegian hiri-hondakin nahasiak eramatea erabaki du eta plataforma hau horri aurkakotasuna azaltzeko sortu da. Zaldibiako Udalak babesa eman dio plataformari.
      

    Zaldibiako Udalak babesa eman dio Goierri BirZirik plataformari

    Herri plataforma hau Zaldibiako Udalarekin harremanetan jarri zen beraien egoeraren eta ezinegonaren berri eman eta Udalbatzan mozio bat onar zedin eskatuz. Azaroaren 25eko Ez-Ohiko Osoko Bilkuran onartu zen mozioa, atxikita dagoena, Euskal Herria Bilduko ordezkarien botoekin. Zaldibia Herrigintzanek bere mozio alternatiboa aurkeztu zuen, baina hau ez zen onartua izan.

    Atzo, prentsaurrekoa deitu zuen Goierri BirZirik plataformak eta Zaldibiako Udalaren ordezkaritza bertan izan zen babesa eskainiz. Bertan, abenduaren 18an, igande honetan, 11:45ean Ormaiztegiko Plazatik abiatuko den manifestaziorako deia egin zen. Zaldibiako Udalak ere herritarrei dei egiten die bertaratzeko.

     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, abuztua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /