• OHARRA: M30 greba orokorra

    Maiatzaren 30erako hainbat sindikatuk deituriko GREBA OROKORRA dela eta Zaldibiako Udalak ondorengo jakinarazpena luzatzen die herritarrei:

    UDAL LANGILEEK GREBA egitea erabaki dutenez, maiatzaren 30ean Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak eten egingo direla.

    SASIETAKO LANGILEEK GREBA egitea erabaki dutenez, maiatzaren 29 asteazkena ez dela hondakin bilketarik egingo.

    Hau honela izanik, Maiatzaren 29an 13:00etatik aurrera zabalik egongo dira Bilore eta Tejeriko BIRZIKLAGUNEAK, herri guneko herritarrek hala behar izanez gero, papera eta kartoia bertara eramateko.

    ZALDIBIAKO UDAL GOBERNUAK GREBA egingo du eta mobilizazioetan parte hartuko du.


    Zaldibiako Udal gobernuko kideok, herritarroi dei egiten dizuegu maiatzaren 30ean politika antisozialen aurka eta burujabetzaren alde deitutako Greba Orokorrean parte har dezazuen.

    ZALDIBIAKO UDALA

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /