• Gorputzaren, sexualitatearen eta plazerraren eraikuntza sozialaren inguruko gogoeta interesgarriak partekatu ziren, Zaldibiako Udalak antolaturiko azken formakuntza tailerrean.

    Gorputza, desioa eta sexualitateari buruzko gogoeta interesgarriak

    Apirilaren 25ean burutu zen formakuntza tailerrean, 25 lagun inguru bildu ziren. Medeak talde feministako Josebe Iturrioz eta Lore Etxeberriak gidatu zuten gorputzaren eta sexualitatearen inguruan antolatu zen bostgarren formakuntza saioa.

    Medeak Taldea Euskal Herriko mugimendu feministan erreferente bilakatu da haien  praktika feministari esker. Gorputzaren, sexualitatearen eta plazerraren eraikuntza sozialaren inguruko gogoeta interesgarriak partekatu zituzten bertaratu zirenekin.

    Patriarkatuak, generoen eraikuntzaren eta heteronormatibitatearen bidez, gure sexu praktikak eta gure gorputzak nola arautzen dituzten azaldu zuten. Aldi berean, arau hauek apurtzeko alternatiba subertsiboak jarri zituzten mahai gaienean. Saio sakona benetan, kontzientziak eta gorputzak astindu zituena

    Aurreko tailerretan landu ziren gaiak:

    1.go saioa: BERDINTASUNA ULERTZEN: 2012ko azaroaren 6an burutu zen.

    2.go saioa: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA: 2012ko azaroaren 27an burutu zen.

    3.go saioa: ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA: 2013ko otsailaren 1ean burutu zen.

    4.go saioa: HEZKIDETZA: GURE HAURREK BERDINTASUNEAN HEZTEKO OINARRIZKO GOGOETA 2013ko martxoaren 7an burutu zen.

    LOTURAK:

    Berdintasunaren inguruko tailerrak

    Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren berdintasun diagnostikoa

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /