• 2013, urtarrilak 30
    Zaintzaren inguruko formazio tailerra antolatu du Udalak

    ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA lelopean 3. formazio tailerra antolatu du udalak urtarrilaren 30ean, berdintasun diagnostikoaren baitan sumaturiko beharrari erantzuteko asmoz.

    Berdintasunari buruzko diagnostikoa egin ondotik, agerian geratu zen herrian gaia lantzearen beharra. Berdintasunerako funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, formakuntza tailerrak antolatu ditu Zaldibiako Udalak.

    2011. urtean Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren lehen Diagnostikoa egin genuen. Diagnostikoan agerian geratu zen Berdintasunaren gaia herrian, eta herritarrekin lantzeko beharra, gogoeta partekatua egiteko beharra.

    Behar horri erantzuna emateko asmoz, emakume eta gizonen berdintasunerako funtsezkoak diren 5 esparruen inguruan formakuntza-tailerrak prestatu ditu Zaldibiako Udalak:

    1.go saioa: BERDINTASUNA ULERTZEN: 2012ko azaroan

    2.go saioa: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA: 2012ko azaroan

    3.go saioa: ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA: 2013ko urtarrilaren 30ean, 18:30etan kultur etxean

    4.go saioa: HEZKIDETZA: BERDINTASUNEZKO ETORKIZUN BATETARAKO GILTZA: 2013ko otsailean.

    5.go saioa: GURE GORPUTZAK, GURE BIZIPENAK, GURE ERABAKIAK. 2012ko martxoan.

    EGUNA: URTARRILAK 30 ASTEAZKENA

    LEKUA: KARRERANE KULTUR ETXEA

    ORDUA: 18:30etan

    LOTURA:

    Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren berdintasun diagnostikoa

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /