• Elizako saloien egitura kaltetua dagoeta eta eremua ixteko erabakia hartu du Zaldibiako Udalak

    Jabeari egoeraren berri jakinarazi dio eta neurriak hartzeko eskatu. Elizako saloien jabeak behar adinako neurriak hartu arte, eremua itxita egongo da, bai oinezkoentzat bai eta eraberritze lanean ari diren langileentzat ere.

    2012ko azaroaren 19an, udaletxean Goitu eraikuntzak, S.L, idatzia aurkeztu zuen . Idatzi horretan adierazten zuen Santa Fe elizako teilatua konpontze lanak egiten ari direla eta parrokiko lokala eusten duten zutabeen egoera kaxkarra dela ikusi ondoren pasabidea ixtea erabaki zutela bertatik inor pasa ez dadin .

    Idatzi hau ikusi ondoren, udal arkitektoa bertaratu da eta parrokiko lokalen egoera aztertu ondoren jakinarazi du esanez, lokalak eusten dituzten zutabeak egoera kaxkarrean daudela eta hau bi eratara konpondu daitekeela, bata lokalak botaz edo/eta eraberrituz, baina erabaki hau hartzea lokalen jabeari dagokio.

    Erabaki hartzen den bitartean, arriskuak ekiditeko lokalak apuntalatu egin beharko dira eta lan hau egiten ez den bitartean, portxeak itxi egin beharko dira era eraginkor batean, IÑOR ez dadin pasa, ez da obrako langileak ere.

    Kontuan izanik eraberritze lanak medio, elizak portxe horretatik duela behin behineko sarrera, beste behin behineko sarrera bat egokitu beharko da.

    Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz. EBATZI DUT

    LEHENA: Santa Fe elizako jabeari adieraztea parrokiko lokalak eusten dituzten zutabeak egoera kaxkarra dutela eta beraz erabaki beharko dutela zein izango den lokal horien etorkizuna.

    BIGARRENA: Egoera horrek ekarri daitezkeen arriskuak ekiditeko lokalak apuntalatu behar dituela eta bitarte horretan portxeak itxi beharko dituela era eraginkor batean IÑOR ez dadin bertatik pasa.

    HIRUGARRENA: Santa Fe elizarako behin behineko sarrera berri bat ahalbideratu beharko duela, arriskurik gabeko gune batetik.

    LAUGARRENA: Neurri hauek gaur bertan hartu beharko dira.

    BOSGARRENA: Akordio honen berri obra zuzendaritzari eta Santa Fe elizako jabeari jakinarazi beharko zaio.

    Zaldibian, 2012ko azaroaren 23an,

    ALKATEAK

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /