• Goierriko ibilbideak liburuxka batean bildu ditu GoiBerrik
    Goierriko ibilbideak

    Goierriko 22 herriak oinez zeharkatzeko proposamena bildu du GoiBerri aldizkariak azken hilabeteetan. Eskualde guztiko 22 ibilbideen inguruko liburuxka Zaldibiako Udalaren babesarekin argitaratua izan da.

    Ibilbidea izeneko atalean eskualdeko herri guztietako ibilbideak egiteko proposamena jaso da bi alez behin, eta orain, dagoeneko aldizkarian atera direnak eta datozen asteetan aterako direnak bilduman eskainiko dizkie harpidedunei. GoiBerri aldizkaria eta Goierriko Hitza jasotzen duten harpidedun guztiek etxean jasoko dute ibilbideen bilduma, irteeretan soinean eramateko moduko formatoan.

    Ibilbideari buruzko datuak –luzeera, denbora eta zailtasuna–, interes guneak eta mapa bana du ibilbide bakoitzak, batetik besterako bidearen deskribapen batekin batera. Goierriko informazio puntu nagusien zerrenda eta noreberak bere oharrak hartzeko tartea ere jasotzen da liburuxkan.

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /