• Zaldibiako II. Txirrindulari Sari Nagusia irailaren 23an ospatuko da
    Zaldibiako Udalak lagundua

    2012ko irailaren 23an goizeko 10:00etatik aurrera, Zaldibiko II.Txirrindulari Sari Nagusia ospatuko da Zaldibian. Euskaldun tornerorako baliagarri izango den froga izango da Elite eta sub-23 mailakoa.

    Antolatzaileen esanetan lasterketa hau gauzatzera eraman dituzten arrazoiak  asko dira. Horien artean hauek nabarmendu dizkigute:

    1) Historikoki, Santa Fe Jaietan ospatzen zen Txirrindularitza froga berreskuratzea.

    2) Zaldibian, historian zehar egon diren maila ezberdinetako txirrindularie omenaldi xume bat eskeintzea.

    3) Herriko kultur eta kirol eskeintza areagotu, inguruko herrietako kirol eta kultur eskeintzekin parekatu asmoz.

    4) Herria publizitatu, gehiago ezagutarazi eta bizia eman.

    5) Herriko komertzioari bultzada bat eman (txirrindulari bakoitzeko, bataz beste, 4 bat pertsona etortzen dira).

    6) Herriko gazteen artean txirrindularitza sustatu.

    7) Txirrindulariek eman ohi duten ikuskizunaz gozatzeko aukera eskaini.

    8) Elkartea irmotu.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /