• Ehunmilak lasterketa Zaldibiatik igaroko da uztailaren 13an
    Zaldibiako Udalaren laguntzarekin

    Hirugarren urtez igaroko da ehunmilak lasterketa gure herritik, hemen dituzue TRAFIKO OHARRA eta informazioa.

    TRAFIKO OHARRA:

    Hirugarren urtez jarraian ospatuko da EHUN MILAK mendi lasterketa, zehazki UZTAILAren 13tik 15era.

    Ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da, zehazki ostiralean uztailaren 13an, gaueko 23:00etatik 1:00etara bitartean igaroko dela aurreikusten da.

    LASTERKETAren IBILBIDEA Zaldibian: Bertuesa baserria – Mendiondo – Zubiondo – Estanko taberna – Arrese taberna – Gorriñeko antena – (mendiko bidetatik barrena) Olakosaira.

    Goian zehazturiko egun eta orduetan eta betiere ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasatuko den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ez beharrik gertatu ez dadin.

    Aldez aurretik, ehunmilak lasterketako antolatzaileen izenean barkamenak eskatzen dizkizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.

    Zaldibian, 2012ko uztailaren 6an.

    ZALDIBIAKO UDALA

    LOTURA: ehunmilak lasterketaren webgunea.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /