• Zaldibiako Herri Atariak 5.000 bisitari baino gehiago izan ditu
    www.zaldibia.org

    Martxoaren 9an aurkeztu zen zaldibia.org atariaren arrakasta handitzen doa. Taldeak gehituz eta proiektua zabaltzeko asmoak gauzatzen ari dira.

    Gezurra badirudi ere, 5.000 bisita izan ditu zaldibia.org webguneak. Nabarmena da bisita hauek Zaldibiari buruzko informazioa sarean zabaltzetik datozela. Gutxi gora behera egunero 90 bisita inguru jasotzen ditu www.zaldibia.org webguneak.

    Abiatu zenetik proiektua zabalduz joan da. Gaur egun 12 talde ezberdinek dute beraien webgunea zaldibia.org atariaren baitan. HERRIKO SAREA deitu dugun txokoan ikusi ditzakezue:

    Pelota eskola

    IZTUETA dantza taldea

    Gailurrerantz mendi taldea

    Areto Futbola

    Herri kirol taldea

    ZAPE pottoka elkartea

    Gazte Asanblada

    Damixelak emakume taldea

    Guraso Elkartea

    Beti Gazte elkartea

    HERRIRA ekimena

    Zaldibia Zero Zabor

    Laster webgune gehiago ere sortzea espero dugu, horien artean: haurreskolaren ataria, Zaldibia Herrigintzan taldearena, Ezker Abertzalearena eta Lardizabal eskolarena.

    Nahi duen talde orok, izan dezake bere gunea. Zaldibian jarduten duen irabazi asmorik gabeko elkarte orok, izan dezake bere gunea Zaldibiako Herri Atariaren baitan. Beraz inor interesaturik balego, Zaldibiako Udalera edo Kultur etxera zuzentzea nahiko du.

    HERRI AGENDAren bidez herriko talde bakoitzak antolatzen dituen ekimenak ikusi ahal dira eta hauek sakatuz zuzenean nahi duzun ekimenari buruzko informazioa jaso dezakezue. Ikusi.

    Zaldibia sare sozialetan. Zaldibiako informazioa sare sozialen bidez zabaltzen da automatikoki. Jada. Zaldibian gertatzen denaren inguruko informazio guztia sare sozialen bidez jaso ahalko du interesa duen edonork.  Orri honen behe aldean ageri zaizkizu loturak.

    Astero albisteak postan jasotzeko aukera boletinaren bidez. Zure posta elektronikoan aste albisteen izenburuak jasoko dituzu eta klik bakar batean jasoko duzu informazioa.

    ZALDIBIAKO HERRI ATARIA zabalduz eta garatuz. zaldibia.org proiektua garatzen jarraitzeko asmoa dugu.

    Batetik udalaren webgunea berritu asmo dugu eta bertan udalean landu diren eta lantzen ari diren gaien informazioa eskuragarri jartzeko asmoa dugu. Honekin herriko gai ezberdinen inguruan herritarron parte hartzea erraztu nahi dugu.

    Bestetik, Zaldibiako lehengai, produktu, zerbitzu eta komertzio gida egiteko laguntza ezberdinak eskatu ditugu. Gure helburua, herrian ditugun zerbitzu, komertzio eta produktuak herritarrei gerturatzea da. Herrian eskura izan dezakegunaren bila kanpora atera beharrik ez izateko.

    Denborarekin, ideia gehiagori ere forma emango diogu eta zalantzarik ez izan, ekarpen edo ideiarenbat izanez gero prest gaituzu entzuteko eta berau garatzeko.

    HERRIAREN ATARIA Zaldibiako Udalak auzolanean eta herritarren parte hartzean oinarritzen den tresna hau sortu du. Atari hau ez da Udalarena, ez tresna bera ez eta bertan antolatzen diren eta zabaltzen diren egitasmoak. Herriarenak baizik, Udala bera bezala.

    Proiektu honek GIPUZKOAKO ALDUNDIAren laguntza jaso du.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
    PNG  IHDRd(x_CsRGBbKGD pHYs  tIME8)_PtEXtCommentCreated with GIMPWmIDATh]HQLsբrkP"6(֊`AW1AE]D7]͢"b(0 [k,XA_](My>{ȰZVPt (* @(* @[h86&&99IX-FEx?(m6eGJ*iq4 W^hiXi) ϱx< ,)Valkha!IqI쭮b.E*+qd4"V@zV.ɐ^_Ʉdpa6`OǴ\fX/|TV*? 9<)*BZuh֦nX-75Yd2{cC_9|>2;:)#23J@@xPqm]ݙYxy9]Ң"X(;nZZB{L̙ۗ#u%{YS9+xe($!Bpd6ءDOKCxjXX >8zq?1Ϫѹx޹luF2dYlCMHDiij4TR)p|݋ ?߫NhЛ#fe]>>^ eO"h3YWvJ72dMFXl#ϫAE(C~?'m"ӑ=@nPssPIvaMg'|lHh{vwФ$zz\ˣzR.kZ.yy&(@ K=2)6qQW!!tI֐y;֑\_@p6le@gf22R:t:?!;!k*C( @O/ 9IENDB`

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /