• UEMA eguna ospatuko da ekainaren 9an Goizuetan (Nafarroa Garaia)
    UEMAko kartela

    Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da.

    Aurten, Nafarroako udalerriei dagokie egun hau antolatzea. Hori horrela, Goizuetako Udalak bere gain hartu du lan eta jai egun hau antolatzeko ardura.

    Goizuetako UEMA eguneko batzordeak “Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari” hartu du lelo gisa.  Gure ustez, leloa oso egokia da, konturatu behar dugulako euskararen normalizazioan behar beharrezkoak garela herri euskaldunok eta herri euskaldunok garela hizkuntza politika aurrerakoietan aitzindari.

    Etorkizuneko Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean aitzindaritzarik izan bada, UEMAko udalei esker izan da. Hori da, hain zuzen, aurtengo leloarekin adierazi nahi izan duguna.

    Aldarrikapen horrekin hasi nahi dugu 2012ko UEMA egun hau, baina hori baino gehiago ere bada, jai eguna ere badugu.

    Jai izaera horretan hainbat ekintza antolatu ditugu:

    ·         10:00etan UEMAko udaletako ordezkarien Batzar Nagusia udaletxean.

    ·         11:00-14:00: haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

    ·         11:30ean herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.

    ·         13:30ean UEMA eguneko ekitaldi nagusia

    ·         Goizean  artisauak, dantzariak eta musikariak herrian zehar.

    ·         14:30ean herri bazkaria

    ·         16:00-18:00 haurrentzako puzgarriak

    ·         19:00etan dantzaldia: gabezin

    ·         Gauean kontzertua Gaztetxean.


    Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat eta umeentzat  (14 urtetik beherakoak) 12 euro. Txartelak erosteko aukera izango duzue 946279195 telefonora deituta edo Goizuetako Amaia okindegian.

    LOTURA: UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2019, abuztua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /