• Gaur goizean, auzolanean eraikitzen ari den txondorra bisitatzen, izan dira herriko ikasleak.

    Lardizabal ikastetxeko ikasleen bisita
    Herriko ikasleen bisitako irudiak

    Bide bazterretik eta txintxo asko joan dira herriko ikasle txikiak, Ibargunko auzoan auzonalean burutzen ari den txondorra ikustera.

    Goizean goizetik lanean hasita zeuden txondorrean eta ez dituzte ohar gabean hartu. Xanti Naparrak prest zuen txondorra izango denaren eredu txikia, haurrei eta irakasleei erakusteko. Azalpenen ostean ikasleek hainbat geldera egin dizkiote Xantiri.

    Ikasleeen bisita jaso dugunean ohartu gara, txondorraren zaintzarako balioko duen estalpea jada eraikitzen ari direla.

    Konfirmatuta dago, .maiatzaren 26 larunbatean piztuko dela txondorra, arratsaldeko 18:30etan kalejiran plazatik abiatu eta ospakizun edo festa antzeko bat antolatzen dabiltzala, aurreratu digute Zaldibiako Udaleko Parte hartzea sustatzeko batzordetik.

    LOTURAK:

       - Argazki galeria: LARDIZABAL IKASTETXEKO IKASLEAK

       - Argazki galeria: AURKEZPENA

       - Argazki galeria: MAIATZAren 10 arteko ARGAZKIAK

       - Argazki galeria: MAIATZAren 12 arteko ARGAZKIAK

       - Informazioa: AURKEZPENA

       - Bideoak: ZTB eta GTB

    AZKEN IRUZKINAK

    Boletina /