• Igandean aurkeztuko da, Zaldibiako txondorra iraganera bidaia
    Egitasmoaren kartela

    Zaldibiako Udaleko Parte Hartzea Sustatzeko batzordean herritar batek egindako proposamenari heldu eta lantzetik sortu zen egitasmo hau.

    Maiatzaren 6an, igandean aurkeztuko da, eguerdiko 12etan Ibargungo basoan, txondorra egingo den lekuan bertan.

    ATARIKOA

    Zaldibiako Udaleko Parte Hartzea Sustatzeko batzordean herritar batek egindako proposamenari heldu eta lantzetik sortu zen egitasmo hau.

    Galtzen ari ziren ofizioaz hitz egiten hari ginela, ondorengo galdera etorri zitzaigun gogora: gaur egun zenbatek ezagutuko dute txondorra zer den gure herrian? Zaldibian badugu gizon bat, ofizioz txondorgile izana eta berak eusten dio ofizio zahar horren grinari. Bera Xanti Naparra da.

    Ideia landu ahala, Zaldibian iraganera bidaiatu eta auzolanean txondorra egiteko aukerak ikusi genituen. Gure neska mutilak ikatza nola egiten den ikusteko aukera izatea eta aldi berean, herriko talde eta elkarte guztiak proiektu xume horretan inplikatzea bilatzen dugu.

    Xanti Naparra prest zegoela jakin ondoren, aurrera egitea pentsatu genuen eta Zaldibiako talde eta elkarte guztiei pasa zitzaien gonbidapena, gure asmoen berri emateko.

    HELBURUAK

    Zaldibiako gazte eta umeei (aldi berean herritar guztiei) garai bateko ikazkin ofizio zaharra ezagutzeko aukera ematea.
    Txondorra egiteko prozesuan herriko talde eta elkarteak parte hartzera bultzatzea.
    Ikatza egiteko prozesua ikusteko aukera herritar guztiei ematea.
    Ateratako ikatza nola erabili parte hartu duten taldeen esku uztea.
    EGUTEGIA

    AURKEZPENA
    Data: maiatzak 6 igandea
    Ordua: eguerdiko 12:00etan
    Lekua: Zaldibiako Ibargun auzoko errebuelta nagusiaren ondoan dagoen basoan. (Hilerritik gorako bidean)

    EGUN GARRANTZITSUAK
    Sua pizteko aurre ikusitako data. Maiatzak 26-27.

    ERAKUSLEHIOA
    Larunbatero 11etan prozesuaren nondik norakoen inguruko azalpenak emango zaizkie bertaratzen direnei.
    Lardizabal eskolako haurrentzako bisita bereziak presatuko dira.

    EMAITZA
    Amaiera data: San Juan bezpera ingururako amaitu asmo da.


    PARTE HARTZEA


    Udal Parte Hartze batzordeak egindako deialdian, talde hauetako ordezkariek parte hartu zuten: Zubi-buru eta Ehiza eta arrantza elkartea, Beti Gazte elkartea, Eskolako guraso elkartea eta Zuzendaritza, Gazte Asanblada, Ingurugiro taldea, eta Kultura batzordea.

    Bilera honetan, lan batzorde bat osatu zen, proiektua nahiz azpiegitura martxan jartzeko eta hauen egitekoa ondorengoa izan da: baliabideak aurkitu eta ekintzaren prozesua zehaztea, lekua aurkitzea, udalari laguntza eskatzea, egitaraua  egitea….

    Udalak egurra erosteko laguntza, eta txondorra egiteko lekua (Ibargungo basoa) jarri ditu lan taldearen eskura.

    AUZOLANA, Lehen momentuan Xantiri lan zehatzetan lagun diezaioketenetara mugatuko da (egurra txikitu, hondarra karreatu), baina sua pizten denean, suari eusteko txandak antolatu beharko dira 20 bat egunetan.

    TXONDARRA EGITEKO EMAN BEHARREKO URRATSAK


    1.Lurra zopizartu.
    2.Egurra neurrira moztu eta estalpea egin.
    3.Txondorra eraikitzen hasi.
    4.Garoz eta lurrez estali.
    5.Txondorra piztu.
    6.20renbat egunetan txondorra zaindu.
    7.Amaieran, gaineko lurra eta orbela kendu eta lehengo lurrarekin estali ikatza hozteko.

    AZKEN IRUZKINAK

    Boletina /