• Olaldeko parke berria amaitzear
    lur zorua ematea eta inguruko hesia falta zaizkio.

    Nahi baino gehiago luzatu bada ere, jada kokatu dituzte parke berriko jolasak. Eguraldiak laguntzeko zain daude lur zorua kokatzeko eta inguruko hesia jartzeko.

    Osasun zirkuitoa ere abian da.

    Azkenean Olaldeko parke berria amaitzear dago. Eguraldi txarrak atzeratu ditu herriko jolas leku berriaren eraberritze lanak. Lur zorua jartzea eta  inguruko hesi babeslea kokatzea besterik ez da falta.

    HIRUGARREN JOLASLEKUA

    Olaldeko parkea bezala ezagutzen dugun jolas lekua, azken hilabeteetan eraberritutako hirugarren jolas lekua da. Aurrez plazako jolaslekua berritu zen eta ondoren Artxanberri kalean bigarrena eraiki zen.

    OSASUN ZIRKUITOA MARTXAN

    Zaldibiako lehen osasun zirkuitoa kokatuta dago jada eta hainbat aste daramatza martxan. Makina bakoitzak gomendio zehatzak ditu, bai erabileraren ingurukoak bai eta zein osasun onura dituen zehazten dituenak. Datorren astean, jada kokatuta dagoen zirkuito orokorraren inguruko iragarki taula osatuko dute.

    Zein makina jarri diren ikusteko sakatu hemen.

    Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
    << 2019, abuztua >>
    As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
       1
     
    2
     
    3
     
    4
     
    5
     
    6
     
    7
     
    8
     
    9
     
    10
    11
     
    12
     
    13
     
    14
     
    15
     
    16
     
    17
     
    18
     
    19
     
    20
     
    21
     
    22
     
    23
     
    24
     
    25
     
    26
     
    27
     
    28
     
    29
     
    30
     
    31
     
     
           

    AZKEN IRUZKINAK

    Boletina /