• Euskararen erabilera plana eta errenta deklarazioa
    Euskaldunok Euskaraz egiten ez badugu zeinek egingo du ba?

    Jakinarazten dizuegu Zaldibiako Udalean Euskararen erabilera-plana onartu zela 2012ko apirilaren 3an buruturiko osoko bilkuran.

    Plan horren helburu nagusia honako hau da: Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.


    Plan horretan jasota daude Zaldibiako Udalak eta, oro har, UEMAko gainerako herriek onartutako hizkuntza-irizpideak. Irizpide horietako bat da herritarrekin bai ahoz, bai idatziz euskaraz komunikatuko dela, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatuz.


    Horregatik, idatziak euskaraz bidaltzen dizkizuegu, baina nahi duzuenok udaletxean eskura dezakezue ele bitako bertsioa.


    Laster errenta aitorpena egiteko epea zabalduko da eta jakin pasa den urtean errenta aitorpena egin zuten 864 zaldibitarretatik  soilik 231ak aurkeztu zutela Euskaraz. Hau da aurkeztutako aitorpenen %26,74 ak bakarrik aukeratu zuen aitorpena Euskaraz egitea. Bide horretan lagungarri izango zaizuen esku orri bat jasoko duzue etxean idatzi honekin batera.


    Udalak euskararen erabilera bultzatzeko hartu duen konpromisoarekin bat egingo duzuelakoan, agur bero bat.


    Zaldibian, 2012ko apirilaren 10ean

    AZKEN IRUZKINAK

    Boletina /