• Martxoaren 9an aurkeztu zen www.zaldibia.org ataria. Hemen duzue aurkezpeneko informazioa.

    KEPA SARASOLA Informatikako Zerbitzu Telematikoak IZT kooperatibako kidea izan da webgunea garatu duena. Berak azaldu zuen webgunearen alde teknikoa:

    Fisikoki denok ezagutzen dugun web orrialde bat izango bada ere, praktikan Zaldibiako herri informazioa bilduko den ataria izango da www.zaldibia.org.

    Erabili diren programazio lengoaia eta data basea software librea izanik ezagutza aurreratuak dituen beste edozein programatzailek webgunea moldatzeko edo hedatzeko aukera izango du. Horrek hornitzailearekiko (kasu honetan IZT) menpekotasuna desagerrarazten du.

    Argazkiak, agiriak, egitarauak, kronikak, denetik jasoko ditu gune honek, bai eta udaleko berriak ere.  Gaur egun sareak eskaintzen dituen baliabide libreak oinarri hartuta Zaldibiako herriari lekutxo bat sortuko diogu sarean.

    EÑAUT HERNANDEZ Zaldibiako Udaleko zinegotziak Zaldibiako Herri Atariaren nondik norakoak eta helburuak azaldu zituen:

    Zaldibia 1500 biztanle inguruko Gipuzkoako herri txiki bat da, Goierri eskualdean kokaturik dagoena. Txikia izanagatik herri bizia eta parte hartzailea dela esan genezake baina maiz, parte hartzeko hori bideratzeko tresnak falta zaizkigu.

    Herri txikia bai baina exkaxa ez, izanagatik ekimen eta egitasmo asko antolatzen dira, askotan elkar zapaldu eta elkarren berri ez jakiteak buru hauste eta indar dispertsio izugarria suposatzen digu. Adibidez herriko informazioa biltzen eta zabaltzen duen aldizkaririk ere ez dugu.

    Bide horretan, internet eta teknologia berrien garaian murgildurik gauden honetan, ezinbestekoa deritzogu aukerak irekitzeari ekitea. Baina ez soilik teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aurrenarenengatik baizik eta gaur egun parte hartzea sustatzeko, herrian sortzen den informazioa biltzea bera helburu bihurtu delako.

    Proiektu hau, parte hartzea sustatzeko abiaturiko bideko urrats moduan ulertzen dugu, herri mailako talde, elkarte, eragile eta egitasmo ezberdinak partaide bihurtu ditugu proiektu honetan. Partaide eta ardatz gehienbat proiektuaren ardatza bera parte hartzea bihurtu bai da, hori ezean tresna honek ez luke zentzurik ez eta etorkizunik.

    HELBURUAK
    Herritarren parte hartzearen bidez, herriko informazioa bildu, landu eta zabaltzeko tresnak sortzea.
    Komunikazio tresna honen bidez, herri bizitza osatzen duten egitasmoetan herritarren parte hartzea sustatzea.
    Herritarren indarrak bildu eta optimizatzea.
    Informazioaren zabalpena sustatu eta kudeaketa demokratizatzea.
    Parte hartzearen inguruko ikuspegia eta kontzientzia landu eta garatzea.
    Herri txikietan bizi dugun burbuila hautsi eta  herri ikuspegia izan eta zabaltzea.

    Aurkezpenaren baitan ORKATZ GORROTXATEGI eta MIKEL LULOAGAk ere parte hartu zuten eta atariaren sorreraren inguruko eta erabilera orokorraren inguruko argibidetan sakondu zuten

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

        Iruzkinak

        Egin zure iruzkina

        • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
          Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

    AZKEN IRUZKINAK

    Boletina /