• Udalak kultur arloan hainbat motatako ekintza eta ikastaroak antolatzen ditu urte osoan. Herrian kultura- eta arte-jarduerak aurrera eramatea du helburu: erakusketak, antzerkia, musika, dantza, tailerrak, arte plastiko eta eszenikoei buruzko ikastaroak, zinea eta ikus-entzunezkoak, lehiaketak, azokak, sustapen-jarduerak, jaiak etab.

    Arlo horiei dagokienez, Udalak betebehar edota parte-hartze zuzena dauka:

    1-. Kultur ekintzak: Udalak berak edota Udaletik kanpo urtean zehar antolatzen diren ekintzen arduretan zeresan handia dauka. Gaiak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak eta giza baliabideak aztertu eta kontuan hartuz, jarraipen zuzena egiten du. Atal honetan sartzen dira musika- eta antzerki-ekitaldiak, aisialdirako ekintzak, jaialdiak, erakusketak…

    Horrek guztiak honako eginkizunak eskatzen dizkio Udalari:

    Kultur arloko programazioa proposatzea, sustatzea eta laguntza teknikoa ematea.
    Kultur Etxea zuzendu eta kudeatzea, baita bertan antolatzen diren ekintzez ardura hartzea ere. Kultur hornikuntza eta azpiegitura soziokulturalak garatzea, eta oro har, saila zuzendu, kudeatu eta planifikatzea.
    Egokitutako pertsonala zuzendu eta kontrolatzea, ekintza kulturalak antolatzeko azpikontratatutako enpresak barne.
    Herriko kultur taldeak koordinatu eta horiei laguntza ematea.
    Kultura-batzordean parte hartzea.

    2. Kultur taldeak: udalerriko kultur taldeekin hartu-emana mantentzea. Bestalde, antolatzen diren edota antolatu daitezkeen ekintzen ardura, programazioa, koordinazioa eta jarraipena egin eta horiek bultzatzea.

    3. Jaiak: Udalaren menpe dauden herri-mailako jaien antolaketa, jarraipena eta kontrola sustatzea (Errege kabalgata, inauteriak, Santa Fe jaiak, San Isidro eguna eta abar). Horrez gain, udalerriko auzoetan antolatzen diren jaiei jarraipena egitea.

    Hori guztiaz gain, kultur arloak dituen premiak bildu, irtenbideak proposatu eta horiek bideratzeko laguntza ematea eta dagokion gestioa egitea egokitzen zaio.
     

    GAZTERIA: HELBURUAK eta ZERBITZUAK

    Gazte Zerbitzuaren kudeaketa eta honen inguruan antolatu daitezkeen hainbat ekintzari buruzko ardura izatea. Eremu honetan, kultur mailako elkarteek erabiltzen dituzten udal-lokalak kontrolatu eta zuzentzea.

     

    KIROLA: HELBURUAK eta ZERBITZUAK

    Kirol ekintzak: Udaleko Kirol Zerbitzutik, hainbat kirol jarduera eta txapelketa antolatzen ditugu urte osoan. Halaber, herriko eragileak antolatzen dituztenetan parte hartzen dugu, azpiegiturak taldeen esku jarriz edo beste hainbat modutan lagunduz.

    Kirol elkarteak: udalerriko kirol taldeekin hartu-emana mantentzen dugu. Urtero dirulaguntza batzuk bideratzen dira talde hauei laguntzeko.

    Kirol instalakuntzak: arlo honetan, herritarrei kirola, beraien kasa edo modu antolatuan, egin ahal izateko instalazio egokienak eskaintzea da gure helburua.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /