• Bi teknikariei dagokie Hirigintza-arloko Planeamendu, Gestio eta Diziplina espedienteei buruzko txostenak egitea, eta euren ardurapean daude jarduera-espedienteak eta obra txiki eta handietarako eskaerak. Era berean, obra eta zerbitzuetako arduradunei dagozkien lanak koordinatu eta kontrolatzen dituzte.

    HIRIGINTZA LANGILEEN FUNTZIOAK

    • Udal-arkitekto teknikoa: Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak Saileko teknikaria da.
    • Hirigintza-teknikaria: ingurumen-arloaren eta jarduera-espedienteen arduraduna da. Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak arloan, elkarlanean dihardu arkitekto teknikoarekin.
    • Departamentuko administraria: jendaurreko harreraz arduratzen da. Administrariak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen alorrean herritarrak izan ditzakeen arazo eta zalantzak jasotzen ditu.

    Nola tramitatzen da eskari bat Udalean: Departamentuari dagokion eskaera bat jasotzean, Udalaren erregistroan sarrera ematen zaio. Ondoren, teknikariak eskaera aztertu eta informatu egingo du, astero biltzen den Hirigintza batzorde informatzailean. Ondoren, Gobernu Batzordean (astero biltzen da) aztertuko dira gaiak; organo hori betearazlea da, eta bertan aztertutako gaiak Alkatetza Dekretu bidez ebazten dira.

    ZERBITZU PUBLIKOETARAKO LANGILEEN FUNTZIOAK

    • Zerbitzuburua: eraikin publikoen mantentze-lanen, herriko argi-sarearen eta kale-garbiketaren arduraduna da.
    • Obra eta Zerbitzuetako brigada: hiru langilek osatzen dute, bi peoi-lurperatzailek eta peoi batek. Obra eta Zerbitzuetako arduradunen ardurapean, agindutako lanak egiten dituzte.

    Nola tramitatzen dira eskariak eta bestelako adierazpenak: herritarrak egoki iruditzen zaizkion kexa, abisu edo iradokizunak aurkeztu ahal izango ditu udaletxean, bai idatziz, bai ahoz. Kexak, abisuak edota iradokizunak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako teknikariek aztertu eta landu ondoren, Saileko zinegotziaren bidez edo Hirigintza eta Gobernu Batzordearen bidez ebatziko dira. Azkenik, ebazpen horiek herritarrari jakinaraziko zaizkio.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
5
 
6
 
7
 
8910
11
 
12
 
13
 
14
 
15
16
 
1718
 
19
 
2021
22
 
2324
25
 
26
 
27
28
29
30
 
31  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /