• Fede publikoa eta lege-aholkularitza emateaz arduratzea. Idazkaritza Saileko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikitutako giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.

    FUNTZIOAK

    • Udalbatzari eta bere kideei lege-aholkularitza ematea, laguntza eskatzen dioten gai guztietan.
    • Udal-eskumen eta udal-zerbitzuei dagozkien legezko xedapen eta araudiak aztertu eta horien berri izatea; halaber, arduradun politiko, tekniko eta interesa duen edonor jakinaren gainean jartzea.
    • Udalbatzarretako eta Tokiko Gobernu Batzarretako gai-zerrendak prestatzea eta alkateari aurkeztea.
    • Deialdia egiten den unetik, gai-zerrendan sartzen diren espedienteen agiri guztiak zaintzea eta horiek aztertu behar dituzten organo-kideen eskura jartzea.
    • Udalbatzarretara eta Tokiko Gobernu Batzarretara joatea, aktak idaztea, horiek transkribatu eta banatzea eta akordioak betetzen direla bermatzea.
    • Alkatetza-Lehendakaritzaren ekintza edo ebazpen guztiak eta erabaki-organoen hitzarmenak ziurtatzea, baita entitatearen aurrekari, liburu eta agiriak ere.
    • Espedienteetan ebazpen eta akordioak jasotzea eta horiek sinatzea.
    • Lehendakariari eta Udalbatzako kideei eskriturak sinatzeko ekitaldietara laguntzea; halaber lehendakariak agintariei egiten dizkien bisitaldietara laguntzea eta bileretara joatea, honek horrela eskatzen dionean.
    • Entitateak parte hartzen duen enkante, kontratu eta antzeko administrazio-agiri guztien aktak baimentzea.
    • Erabakiak hartzeko eta espedienteen izapideak egiteko behar diren txosten juridikoak egitea.
    • Udalbatzako kideen Interesen Erregistro Liburua eraman eta entitatearen Ondasunen Inbentarioa egoki gestionatzea eta eguneratuta izatea.
    • Enplegu Publikorako Eskaintza, Lanpostuen Zerrenda, Lan Sustapena, lanpostuen hautapen eta hornikuntza, promozioa, eta abarren espedienteak kudeatu eta tramitatzeaz arduratzea.
    • Udalaren Artxibo Orokorra egoki antolatu eta gestionatzeaz arduratzea, horretarako ezarrita dauden jarduera eta neurriak koordinatu eta gainbegiratuz.
    • Kanpo-zerbitzuen azpikontratazioa eskatu, proposatu eta dagokion kasuan, baldintza teknikoen agiria egitea; horrez gain, kontratatutako edo zeharka kudeatutako zerbitzuak kontrolatu eta gainbegiratzea.
    • Udalaren korrespondentzia ofiziala berrikusi, sinatu eta sailkatzea, eta erregistratzeko eta banatzeko agindua ematea.

    ZERBITZUAK

    ARTXIBOA. Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.

    HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA. Eginkizun hauek ditu:

    AGIRIEN SARRERA  ETA IRTEERA ERREGISTROA: Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.

    TELEFONIA. Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.

    INFORMAZIOA Udalarekin lotutako gaiei buruz:
    - Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera
    - Udalaren deialdiak
    - Bekak eta diru-laguntzak
    - Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
    - Udal araudiak, kopiak emanez
    - Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza publikoa
    - Espedienteak publikoari erakustea

    IZAPIDEAK EGITEA:

    • Egoitza- eta bizikidetza-ziurtagiriak
    • Dokumentuak erkatzea
    • "Obrak jakinean" baimena

    KEXAK ETA IRADOKIZUNAK JASOTZEA

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
20
21
 
22
23
 
24
 
25
 
26
 
27
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /