Albisteak

2024/03/18 Ikuskizuna Euskara
zopa.jpg

Zopa antzezlana, ostiralean

Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Gehiago


2024/03/18 Berdintasuna Ikastaroak
photo1710505810.jpeg

Edoskitze tailerrak, AmaSarearen eskutik

Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.
Gehiago


2024/03/12 Euskara Parte hartzea
51997663180_0b3a61307f_o.jpg

Korrika, badator

Ostegunean Irundik abiatu eta martxoaren 24an amaituko da Baionan aurtengo korrika, 23. edizioa. Jarraian, Zaldibiako Korrika Batzordeak eta hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitaraua. Ika, ika, ika, Korrika!
Gehiago


2024/03/11 Gazteria Euskara
saltoo.JPG

Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu UEMAK aurten ere. Salto! udalekuek izaten duten arrakasta ikusita, aurten bi txanda izango dira 2006-2009 arteko gazteentzat: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Ohi bezala, ibiltaria izango da ekimena eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.
Gehiago


2024/03/07 Berdintasuna Kirola
m8irudie.jpg

Hainbat ekitaldi Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere bada. Zaldibian, udalak eta Aske talde feministak, Lardizabal eskolarekin eta bestelako eragileekin batera hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Jarraian guztiak ikusgai.
Gehiago


Iragarki eta oharrak

2024/03/01 Trafiko oharra Kultura
trafiko oharra.jpg

Trafiko Oharra: Martxoak 17 igandea

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago


2024/03/01 Trafiko oharra Ikuskizuna
trafiko oharra.jpg

Trafiko oharra: Martxoak 16, larunbata

Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago


2024/03/01 Tasa eta zergak
thumb-2d75b95b7351bdd39645d015ec72d914tasak-zergakjpg.jpg

2024 ekitaldiko Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

Zergabilketa epea: martxoaren 4tik apirilaren 15era
Gehiago


Felix Floresi odol-emaile bikainaren diploma eman diote
2024-03-18 - ZaldibiaTB

Zaldibiako Udaletxeko batzar aretoan egin dute lehen aldiz odole-emate saioa Zaldibian.


Xapre, Azpeitiko trikiti jaialdian izar omendua
2024-03-18 - ZaldibiaTB

Larunbatean, 34. Sanjosetako jaialdian omendu zuten trikitilari zaldibiarra. Musikako kide ugari izan ziren Jose Luis Etxeberriaren alboan, tartean zaldibiarrak eta goierritarrak. GoierrikoHitza


KARTOIZKO KAJEKIN JOLASEAN
2024-03-15 - LARDIZABAL herri eskola

Gaur... SORPRESA!! Gela kajaz beteta azaldu da eta haiekin jolasean aritu gara.


Hirugarren ziklokoak Ordiziko Suhiltzaile parkean
2024-03-15 - LARDIZABAL herri eskola

Goizean Suhiltzaile parkea bisitatu ondotik, Oiangu parkean bazkaldu dugu, eta oinez itzuli gara Zaldibira.


KORRIKA TXIKIA ABIATU DA ZALDIBIAN
2024-03-14 - LARDIZABAL herri eskola

Gaur martxoak 14, eguerdiko 12:00etan abiatu da eskola ataritik.


Bi finalerdi kategoria banatan
2024-03-14 - GAZTELUPE pelota kluba

Aratz Aranburu eta Jokin Mendizabal jubeniletan eta Auritz Eizagirre eta Xuban Lezea infantiletan finalerdietara iritsi dira 2. mailako Gipuzkoako Binakako Txapelketan, nor bere kategorian. Ostiralean, martxoak 15, jokatuko dira bi finalerdiak, Zaldibiako Resti pilotalekuan, 19:00etan hasita.


IX. Goierri Rallysprinta larunbatean
2024-03-13 - ZaldibiaTB

Euskadiko Rallysprint Txapelketako bigarren proba, larunbatean jokatuko da, Lazkao, Zaldibia eta Gaintzako errepideetan. Aurten ere helburu solidarioa izango du, eta bildutako irabaziak Bihotzez elkartearentzako izango dira. Ostiral arratsaldean zaldibiako plazan haurrentzako puzgarriak izango dira, Bihotzez elkartearen informazio guneaz gain.